Transis Lab IV. Topaketa – Azaroak 4

Bizitza-luzetasunetik belaunaldiarteko elkartasunera: zaintzan berritzea, belaunaldiak lotzea

Transis Lab IV. topaketa datorren azaroaren 4an egingo da, 8:30etatik 16:30etara, Tabakaleran (Donostia – San Sebastián). Topaketa hau funtsezko unea da proiektuan bizitza-luzetasunaren arloko gizarte-berrikuntzaren inguruan egindako lanaren emaitza eta ikaskuntza nagusiak partekatzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna nahiz POCTEFA eremuko lankidetza indartzera bideratutako etapa berri bati ekiteko.

“Bizitza-luzetasunetik belaunaldiarteko elkartasunera: zaintzan berritzea, belaunaldiak lotzea” lelopean, jardunaldiak elkarren artean estuki lotuta dauden bi erronka uztartzen dituen ibilbidea proposatzen du: arreta- eta zaintza-eredu berritzaileago, prebentzioan oinarrituago eta komunitatearekin lotuagoetarantz nola egin aurrera, eta bizitza-luzetasun gero eta handiagoa duten gizarteetan belaunaldien arteko loturak eta elkartasuna nola indartu.

Programa bi bloke nagusitan egituratuta dago. Goizeko saioa bizitza-luzetasunaren arloari eskainiko zaio; bertan, Transis Lab I proiektuaren emaitzak, Living Lab eredua eta Bizitza-Luzetasuneko Gizarte Berrikuntzako Politiken Muga Gaindiko Agenda aurkeztuko dira. Arratsaldean, berriz, belaunaldien arteko elkartasuna ardatz hartuko duen lan-etapa berriari emango zaio bidea.

Goizeko egitaraua:

  • 08:30 – 09:30 – Akreditazioak
  • 09:00 – 09:30 – Topaketa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosaren irekiera instituzionalarekin hasiko da, Donostiako alkate Jon Insaustirekin batera, eta politika publikoetan bizitza-luzetasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna uztartzearen garrantzia nabarmenduko dute.
  • 09:30 – 10:00 – “Gehiago bizi, elkarrekin bizi: bizitza-luzetasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna” hitzaldi nagusia Guy Le Charpentierrek, ReSanté-Vous erakundeko (Pirinio Atlantikoak) zuzendariak, emango du, eta bere hitzaldian proiektuaren bi ardatzen arteko lotura jorratuko du.
  • 10:00 – 10:30 – Jarraian, “Transis Lab. Esperimentazioa, transferentzia eta gizarte-berrikuntzako politikak” aurkeztuko da, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Ongizate Sailburuordetzako Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariaren eskutik.
  • Kafe atsedena
  • 11:00 – 12:00 – Kafe-atsedenaldiaren ostean, goizeko une nagusietako bat “Living Lab. Ikaskuntzak eta gizartean duten eragina” espazioa izango da, Living Lab ereduari eta bizitza-luzetasunaren arloko zerbitzu-sistemari eskainitako tartea —FRAGILABek bultzatuta—, baita belaunaldien arteko elkartasunaren esparruan esperientzia berriak garatzeko aukerei eskainitakoa ere. Javier Castro-Spilak, Transis Lab-eko koordinatzaileak, bloke hau aurkeztuko du eta esperientzia pilotuen arduradunek lurralde desberdinetan izandako ikaskuntzak eta sortutako eragina partekatuko dituzten mahai-inguru batekin osatuko da. Andere Goirigolzarri (Grupo SSI), Anthony Pagis (ReSanté-Vous), Zuriñe Mindeguia (Zabalduz), Itxaso Troyas (Garaian) eta Kevin Gouraud (Conseil départemental des Hautes-Pyrénées) izango dira parte-hartzaileak.
  • 12:00 – 13:00 – Txerra García de Eulatek, Nafarroako Gobernuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusiak, “Bizitza-luzetasuneko gizarte-berrikuntzako politiken mugaz gaindiko agenda” aurkeztuko du, eta ondoren mahai-inguru bat egingo da mugaz gaindiko agenda eskualde-ikuspegitik aztertzeko Ivan Larraza (Eusko Jaurlaritza), Txerra Garcia de Eulate bera (Nafarroako Gobernua), Frédéric Bousquet (Conseil départemental des Hautes-Pyrénées) eta Nadège Dubernard (Chargée de missions santé, silver économie à la Région Nouvelle-Aquitaine) parte hartuko dutela.

Bazkaria

Arratsaldeko egitaraua:

  • 14:30 – 15:00 – Isabel Madrid UNCCASeko eta MONALISAko presidenteordeak, belaunaldi arteko elkartasunean, zahartze aktiboan, mendekotasun-politiketan, gizarte-kohesioan, landa-lurraldeetan, berrikuntza sozialean eta zaintzaren ekonomian adituak, “Belaunaldien arteko elkartasuna, bizitza-luzeko gizarteetan loturak berreraikitzeko” hitzaldia emango du.
  • 15:00 -15:30 – Arantza Chacón Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariak Transis Lab II proiektuaren aurrerapenak eta lan-alderdi berriak aurkeztuko ditu, “Belaunaldien arteko elkartasuna. Mugaz gaindiko erronka” hitzaldiaren bidez.
  • 15:30 – 16:15 – “Mugaz gaindiko elkarrizketa: belaunaldien arteko elkartasunaren sustapena” mahai-ingurua egingo da; bertan, lurralde ezberdinetan abian jarriko diren esperientzia pilotuen arduradunek fase berri honetako erronkei buruzko ikuspegiak partekatuko dituzte: Andere Goirigolzarri (Grupo SSI), Anthony Pagis (ReSanté-Vous), Zuriñe Mindeguia (Zabalduz), Itxaso Troyas (Garaian), Kevin Gouraud (Conseil départemental Hautes-Pyrénées), Jean Philippe Nicot (Etcharry Formation) eta Itziar Herrero (Nafarroako Gobernua).
  • 16:15 – 16:30 – Topaketari amaiera emateko, Ivan Larraza Ongizateko sailburuordeak eta Arantza Chacón Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariak hartuko dute hitza.

* Egitarauak aldaketak izan ditzake.

Retour haut de page