Proiektu pilotuak diseinatzea eta egikaritzea
Bulego tekniko bat sortzen da, landa inguruneetan bizitza luzeko esperientzia pilotuak diseinatzeko eta abian jartzeko
Joan den apirilaren 16an jarri zen abian mahai teknikoa, landa inguruneetan bizitza luzeko esperientzia pilotuak diseinatzeko eta abian jartzeko helburuarekin.
Mahai tekniko hori osatuko dute Transis Lab proiektua osatzen duten gizarte-entitateetako profesionalek, eta, zehazkiago, alderdi hauetan jardun nahi da lanean
- Gizarte-hauskortasun eta osasun fisikoko tresna integratua diseinatzea eta definitzea.
- Esku-hartze soziosanitarioko planen eredua diseinatzea eta definitzea.
- Esperientzia pilotuak oinarrian izango dituzten irizpideak eztabaidatzea eta definitzea (herritarrak hautatzea, aplikazio-estrategia, landatartasun-irizpideak, etab.).
Helburu horiek lortzeko, aurreikusita dago mahai teknikoaren 5 lan-saio antolatzea, eta azken saioan, zeina azaroan izango baita, komunean jarri nahi dira diseinatutako tresnak eta 6 proiektu-pilotuen ezaugarriak (tokiak, organismo publikoak, etab.).
Bazkidea: Zabalduz